(Artículo publicado en ¿Por el camino de la pacificación?)
Gure herriak bizi duen errealitate soziopolitikoari buruzko komunikazioetan ohikoak izaten dira indarkeria pasarteak, bidegabekeria nabarmenak eta hutsegite edo arduragabekeria politikoak; baina, baita gertatuen kontaera interesatuak eta errugabetik oso gutxi dutenak ere. Ildo horretan, mass mediatatik igortzen diren mezu eta irudi ia guztiak intentzio jakin batekin zabaldutakoak izaten dira. Egia politikoari buruzko komunikazioaren inguruko gogoeta hau lau zutabetan oinarritzen da: errealitatearen sinplifikazioa, estrategia neurtu baten erabilera, informazioaren kontrola eta gatazkaren errentagarritasun mediatikoa.
Errealitatearen sinplifikazioa. Kalkulatzen dute, gaur egun, 12 segundotik gora ez duela iraun behar mezu politiko batek pantailan, ikusentzulea beste kanal batera pasatzea nahi ez ba-da. Errealitatearen sinplifikazioa izan da herri honek pairatu duen miseria handienetakoa, azken urteotako gure herriaren historia hedabideetan islatu izan denean. Prozesu horrek, erremedio gabe, batzuen eta besteen protagonismoaren etengabeko murrizketa ekarri du eta diskurtsoak muturreraino eraman ditu, hartaraino non formek gainez egin baitute benetako edukiaren gaindi, hitzontzikeria hutsal eta antzuari esker. Duela aste batzuk, Daniel Innerarity filosofoak ho-nako hau zioen: “eztabaida politikoa hutsalkeriaren diktadurapean bizi da”. Gainera, egundoko garrantzia eman zaio adierazpenen eta kontra-adierazpenen kazetaritzari eta, hala, komunikabi-de handien politika sekzioak gero eta gehiago “lohitzea” eta “narrastea” lortu da. Bitan banatu dute gizartea: onak eta gaiztoak, zinemako thriller bat balitz bezala, eta larriki polarizatu dituzte posturak.
Lehen planteamendu honen arabera, errealitatearen pertzepzioa sinplifikatzeak, ezinbestean, egoera aztertzeko ahalmena pobretzea dakar sinplifikazio hori jasaten duen kolektiboarentzat.
Estrategia neurtua. Goiko hori guztia ez da halabeharraren fruitu izan. Frankismoaren garaietatik hasita, estrategia mediatiko zehatzak sortu, planifikatu, garatu eta praktikatu izan dira. Gai honen inguruan bi perspektiba desberdin bereiz daitezke. Lehenengoari dagokionez, komunikazio faktoreak baldintzatu izan ditu, ia beti, ezarri diren neurri politikoak, polizialak edo humanitarioak. Ez da zentzugabea esatea gatazka honetan zehar hartu diren erabaki garrantzitsue-netako asko agenda politikoaren erritmoari estu lotuta joan diren komunikazio-kabineteetan di-seinatu direla.
Bigarrena komunikabide jakin batzuetan kokatu eta babestu den kazetari, “intelektual” eta poli-tikari talde ugari baten jarduna da, behin eta berriro, etengabeko salaketak, orokortzeak eta di-famazioak aireratu baitituzte hemen gertatzen denari buruz. Hogeitaka urtetako desinforma-zioak guztiz pozoitu du kontakizuna eta errealitatearekin zerikusi handirik ez duen Euskadiri eta euskal hiritarrei buruzko ideia sozializatu ahal izan dute.
Informazioaren kontrola. Azken hamarraldiotan agintean egon diren indar politikoek atsedenik gabe kontrolatu izan dute informazioa. Botereak beti kontrolatu nahi izan du euskal gatazkari buruz ematen zen informazioa. Hainbat dokumentu idatzi dira, publikoak zein pribatuak, komunikabide publikoetan arazoa nola tratatu adierazten zutenak. Etengabe harremanak izateaz gainera, indarrean zegoen Barne Ministerioak jarraibideak eman dizkie komunikabideen editoreei; komenientziaren arabera, gatazkan inplikatuak zeuden kolektiboen inguruko hainbat informazio isildu edota filtratu dira; komunikabide horiek, kolore politiko batekiko edo bestearekiko kidetasunaren kariaz, beren eragina erabili dute Gobernuaren jokaera zilegitzeko edo gaitzesteko. Eta horrelako beste hainbat jokabide…
Dirudienez, trantsiziotik honako gobernu guztiek bakegintzarekin zerikusia zuen politikan izan-dako hutsegiteen ondorioz galdu dituzte hauteskundeak. Suarez, esate baterako, militarren haserreak bota zuen, beste arrazoi batzuen artean, Euskadiren egonkortasun faltagatik (garai hartakoa da LOAPA). Gonzalez ere, GALaren inguruko epaiketek erretiratu zuten hautestontzietatik. Aznar, berriz, herritarrek bota zuten aginpidetik, ekintza terrorista garrantzitsu bati buruzko komunikazio politikan gezurretan ibiltzeagatik.
Ikuskizun errentagarria. Baina auzi honek badu beste ikuspuntu bat ere: kontsumo mediatiko garrantzitsuak eragin ditu. Gure herrian zerbait larria gertatzen zen orduko, entzule kopuruak ikaragarri igotzen ziren. Gertakari horretatik guztiek atera dute onura, salbuespenik gabe. Informazioa ikuskizun bihurtu dela argi eta garbi ikusten da telebistako albistegien formatuari eta estiloari erreparatzen badiogu, baina, zenbait unetan, onartezin bilakatzeraino iritsi da morboaren eta sentsazionalismoaren neurria. Komunikabideen rolak garrantzi berezia izan du, batez ere, oinazearen ikuspegian. Euskal arazoa, asko luzatu den gatazka izan arren, gertakari mediatiko errentagarria bilakatu da, bai ekonomikoki eta bai politikoki.
Amaitzeko, egia politikoak prestutasun, gardentasun eta egiazkotasun irizpideetan hartu behar du oinarri. Bereziki nabarmen ikusten dugu hori euskal gatazkari buruzko informazioan, bere konplexutasun guztian. Gatazka orotan gertatzen den bezala, diskrezioa bertute bat da eta komunikabideetan gehiegi agertzea hutsegite larria. Guztien aurrean salerosten dira botoak, eta pribatuan saiatzen dira desadostasunak konpontzen. Zilegi da nork bere kontakizuna eskaintzea, baina ez protagonistak erabiltzea, haien hitzez eta irudiaz jabeturik. Komunikabideen zeregina konponketaren alde egitea izan behar du, edo, gutxienez, sufrimendua ez luzatzearen alde. Komunikazioaren benetako eginkizuna zubiak egitea da, eta ez apurtzea.
Deja una respuesta